"Mari eta Gaileta Fabrika"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Abenduak 27
  • "Mari eta Gaileta Fabrika"

Lulak labean egindako gailetak prestatu nahi dizkio amamari, bere etxean egun batzuk geratuko dela aprobetxatuz. Gozoki gozo hauekin, etxetik kanpo erosoago sentitzen lagunduko diola uste du. Baina gaileten oroitzapenek hain gozoa ez den iraganera eramango dute amama, irenstea kostako zaion gogorapenera. 

Mari eta gaileta fabrika antzezlana gaur egungo emakumeei bidea erraztu diguten andra langileei egindako omenaldia da. 

Adina: + 7 urte.

Oharra: Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako amarakulturetxea@donostia.eus-era bidali beharko da eskaera. Ikuskizuna baino 5 egun lehenago (abenduaren 22) eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira. Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da.

 

 

 

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana