"Erradikalak ginen": Bukaera festa

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Abenduak 29
  • "Erradikalak ginen": Bukaera festa

Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, korseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz.

"Neska gazte promesa" etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio.

FITXA TEKNIKOA

  • Partaideak: Ane Labaka (bertsolaria), Beatriz Egizabal (antzerkilari/ipuin kontalaria)
  • Nori zuzendua: Helduei
  • Iraupena: 70 minutu

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2021(e)ko Abenduak 29
  • OrdutegiaZehazteke (webgunen kontsultatu)
  • Lekua Doka Kafe Antzokia
    Erregezain Kalea, 20
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Doka Kafe Antzokia

Non

Euskadi, auzolana