"Hurkus & Laika: bi istorio"

Bilbao 2021(e)ko Abenduak 29
  • "Hurkus & Laika: bi istorio"

Familiako ikuskizun eder honek, kontzertuaren eta ipuin kontalariaren arteko erdibidean, koral eta musikaz lagundutako bi istorioz gozatzeko aukera ematen digu. Bi istorio musikal horiei esker, musikaren eta hitzen edertasunaz modu dibertigarrian gozatzeko aukera paregabea da.

HURKUS ERREMENTARIA

Hurkus errementari bakarti bat da. Basoan bizi da urruti dagoen etxe batean. Nahiko zatarra izan arren bihotz onekoa da. Mailu eta txinpartaz inguraturik bizi da Argos bere txakurra eta Perroket, bere loroaren laguntzarekin. Herriko jendeak esaten du Hurkus gaiztoa baino gaiztoagoa dela eta alfer hutsa. Iritzi zital hauek infernura iristen dira. Satanek Hurkus infernura ekarri ahal izateko deabru bat bidaltzea erabakitzen du, hain gaiztoa bada. Baina Hurkus tipo azkarra da.

ZER DUZU, LAIKA?

Bernardo Atxagak haurrentzako idatzitako erderazko testu batean oinarrituta, Zer duzu, Laika? astronomian afinizionatua den neskatxo baten hausnarketa bat da: gauero neskak bere txakurtxoa ateratzen du txakurra kalera eta bere buruari galdetzen dio ea non ote dagoen Laika, Ilargira lehengo aldiz bidaitu zuen Errusiako txakurra. Bizitzari buruz eta bertan topatzen ditugun zailtasunei buruz hausnarketa eder bat.

Ikuskizuna euskaraz.
Familia ikuskizuna. Gomendatutako adina: 8 urtetik aurrera.

Musika: David Azurza
Testuak: Joxemari Iturralde (Hurkus); Bernardo Atxaga, Joxemari Iturralderen itzulpenean (Laika)
Narratzaileak: Andoni Aleman y Miren Lourdes Mitxelena
Instrumentistak: Kuraia Ensemble
Abesbatza: Gernikako Gaudeamus korala
Zuzendaria: David Azurza


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana