Jon Maia: "Kantu bat gara"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Abenduak 29
  • Jon Maia: "Kantu bat gara"

Jon Maia (ahotsa), Gorka Hermosa (akordeoia), Pello Ramirez (txeloa), Nacho Soto (teklak).

30 urte dira Jon Maia bertsolariak bere lehenengo kantak idatzi zituela, Negu Gorriak taldearen Gure jarrera diskorako. Ordutik Jonek Euskal Herriko hainbat eta hainbat talde eta abeslarirentzat idatzi ditu kantuen hitzak: Negu gorriak bera, Gari, Mikel Urdangarin, Anari, Benito Lertxundi, Soziedad Alkoholika, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Gozategi, Ken zazpi eta abar luze bat. Horietako kantu asko eta asko jendearen gogoan geratu dira dagoeneko: Itsasoari begira, Gora Herria, Lehenbiziko bala, Nirekin, Non geratzen den denbora, Eskuetan, Itsasoa gara, Zaharra zara Bilbo eta abar....

30 urteko letragile ibilbide oparoa ospatzeko, Jonek bere hainbat kantu ezagunen bertsioak jasoko dituen Kantu bat gara izeneko liburu-diskoa aterako du azaroan eta zuzeneko emanaldiak hasiko ditu, goi mailako musikariez inguratua: Pello Ramirez, Gorka Hermosa eta Nacho Soto. Victoria Eugeniako emanaldian lagunez inguratua aurkeztuko ditu Jonek bere kantu ezagunenak, kontzertu bat baino gehiago, kantuari eta letragintzari eginiko gorazarrea izango den emankizun-ospakizun berezian.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana