Ángel Molina + Göo! + Bendiak

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Abenduak 30
  • Ángel Molina + Göo! + Bendiak

Santas Pascuas 2021 programaren baitan.

Santas Pascuas jaialdia dantzaren munduari begira jarri da, bertsio ilunenean, techo musikari famatuenetako batekin: Ángel Molina. Hogeita hamar urteko esperientziarekin, estatu mailako eta nazioarteko ardatz nagusi bihurtu da. Sónar jaialdiari bukaera emateko ardura izan zuen, Laurent Garnierren atzetik, eta pandemiaren ondorioz atzeratu diren 3 data ditu dantzaren Europako epizentroan: Berghaimen (Berlin), alegia. Oraingoan, gure hiriburuko bi artista edukiko ditu alboan: Bendiak, E.M.A. kolektiboko DJ gaztea, indarrez betetako saioak egiten dituena breaks, techno eta electro musiken antzeko doinuekin; eta Göo!, Londreseko Phonica Records disko etxe ospetsuko kidea, eta pandemiaren ondoren gogor hasi dena Madrilera (Specka) eta Bartzelonara egindako bisitekin, Lauer alemanarekin batera Razzmatazz aretoan aritutakoa. Azken boladan faltan bota dugu dantza, eta horri eskainitako gaua izango da.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Abenduak 30
  • Ordutegia22:00
  • LekuaKatos Disco
    Pamplona/Iruña
  • Zenbatekoa8 / 10 €
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana