"Ur Aitzak", Elena Aitzkoaren erakusketa

Bilbao 2022(e)ko urtarrilaren 1(e)tik 2025(e)ko apirilaren 25(e)ra
  • "Ur Aitzak", Elena Aitzkoaren erakusketa

Elena Aitzkoa "Ciénaga Estrellada", "Arrebol", "Luz Cauce", "Horizonte Nuca", "Cisne" eta "Sombra clara" erakusten ditu Atarian, Azkuna Zentroko artista AZkide gisa lantzen ari den "Ur Aitzak" sormen-proiektuaren barruan sortutako sei eskulturak.

Artista bizkaitarraren sei eskulturak eta sei poemak espazio publikoan sortuz joan dira, eta zentroaren eta bertatik igarotako lagunen eguneroko bizitzaren parte dira. "Erdi estalita lan egin dugu, espazioa eta trantsituak etengabe biziz", azaldu du Elena Aitzkoak. Horri esker, publiko-komunitateek aukera izan dute praktika artistikoarekin zuzenean harremanean jartzeko, eta "jendea hurbildu da, galdetu du, topo egin du obra bat egiteko prozesuarekin eta obrarekin berarekin".

Lehenengo bost piezetan Josu Bilbao artistaren laguntza izan du, eta azkenekoan, berriz, Leo Burgerena. Eskultura bakoitza sortu da "energia desberdin batekin, bizitzako unearen eta haietako bakoitzarekin izandako harremanaren ondorioz". Konplize horiekin, materialen bila atera da, esaterako, enbor eta harrien bila, eta horiexek osatzen dituzte eskultura hauek, eskaiola, birziklatutako ehun, artile eta parpailekin batera.

Erakusketarekin batera, Atarian dagoen Iparragirre Aretoan abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra, Elena Aitzkoaren sormen-prozesua eta Azkuna Zentroan kokatzeko modua erakusten duen bideoan proiektatzen da.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko urtarrilaren 1(e)tik 2025(e)ko apirilaren 25(e)ra
  • Ordutegia09:00 - 21:00
  • Lekua AZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web AZ Azkuna Zentroa

Non