AMAK + "Berriketan"

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko Urtarrilak 2
  • AMAK + "Berriketan"
  • AMAK + "Berriketan"

Aitzina Folk 2021

AMAK taldearen (Gipuzkoa, 2019) lehen pindarraren aztarna Oñatiko Trikiti jaialdiari aitortuko zaio. Lau amek, banaka, jaso zuten jaialdi antolatzaileen gonbidapena 2018an. Onartu zuten erronka eta lau pieza prestatzeko batu ziren. Txinparta sugar bihurtu, eta lau amek, gerora, AMAK taldea sortu zuten. Ustekabean uste betean sentitu zituzten buruak, gogoak eta gorputzak, AMAK taldeari jarraipena emateko. Sasi jolasetik asko du oraindik AMAK taldearen musikarekiko konpromisoak. Lau emakume, lau ama, lau trikiti, lau pandero eta lau ahotsen proposamenak bete-betean asmatu du agertokietarako bueltari modu erraz eta erakargarrian egiteko hitzordua. Konplikazio, zailtasun eta arazoen gainetik jauzi alaia egiteko parada baino ez dute buruan. Lasaia eta jostalaria da AMAK taldearen bizi-filosofia, amena.

AMAK taldearen izen bereko diskoa Hernanin grabatu da 2021eko martxoan eta apirilean. Xabi Solano Maizak bere estudioan egin ditu grabaketa eta ekoizpenak. Aitor Saizar izan du grabaketa laguntzailea eta masterizazioa Jonan Ordorikak biribildu du Mamia estudioan. Laguntzaile asko izan ditu AMAK taldeak. Arkaitz Miner (mandolina, gitarra akustikoa, biola, tiplea eta bibolina “Gona gorria”, “Erabil nazazu”, “Amorrua” eta “Atsolorra” abestietan), Txus Aranburu (teklatuak “Bai, ama” eta “Gona gorria” abestietan), Zigor Dz (samplerra “Gona gorria” eta “Atsolorra” abestietan), Arkaitz Bastarrika (baxua abesti guztietan). Letretan Onintza Enbeita (“Atsolorra” eta “Amorra zaitez”), Karmele Jaio (“Zure izena” eta “Bai, ama”), Olaran Elkartea (“Egiaren arnasa”). Diseinuak Arkaitz Sukuntzak eta Julen Aiestaranek egin dituzte. Ilustrazioa Goretti Aranbururena da eta argazkiak Arri studioari dagozkio.

AMAK taldeak argitaratu duen lehen diskoak soinua du grabitate-zentro iraunkor gisa gehi euskal folkaren eta ahots polifonikoen melodietarako zaletasuna. AMAK taldeak bere zeregina triki-pop izenez ezagutu zen inguruak zeharo atzean utzi ditu hartu duen musika ibilbidearekin.

Lau amen lau trikitiri lau panderoekin batera lau ahotsen jokuekin eraikitako kantu-kontuak dira, abesti sentibertsu eta amaren maitasun zama barreiatuz zoko guztietan. Kalejirak, arin-arinak, balsak, baladak, trikitixak eta zortzikoak girotzen dute diskoa. Honi guztiari, eta modu xarmargarrian, eskarmentu handiko hainbat folk musikariren ekarpenak batuko dira. Euskal iparraldean polifoniarako duten zaletasun apur bat ere badu AMAK laukoak. Melodien gainean bigarren eta hirugarren ahotsak egiteko erraztasuna dute. Testuei erreparaturik, eta orokorrean hartuta, hausnarketarako gogoeta asko aldarrikatu nahi ditu. Baina guztien gainetik emakumearen eta amatasunaren ideia dago. Letren azterketa egin ondoren, Simone de Beauvoir pentsalari eta idazleak aldarrikatutako “emakumearen eraikuntza kulturala” bat etor daiteke AMAK taldeak idatzitakoarekin.

Ereñozun, duela gutxi, festa zahar bat errekuperatu dute, haren berri jakin dugunean osatu dugu kalejira erritmoarekin. Gai polita iruditu zaigu. Doinua, berriz, gure errepertorioan dugun melodia itsaskor bati tiraka atera zaigu. Erditu berriari egitenzaion bisita da atsolorra.Aitortze edo deklarazio batetik datorren amodio kantua da, baltsarekin atondurik. Soinua grabitate-zentro gisa.

Bilbon, gona janzteagatik mutiko batek jasandakoaren ondoren, Oñatin mutilek gona jantzi zuten hari babesa eman etaadierazteko. Gonak ez du generorik.

Ahoan euskara eta gure errepertorioan arin-arinak. Aldarrikapena bizkor-bizkor eta arin-arin gauzatu dadin.Balada. Amari eskainitako kantua. Kantu goxoa eta sentibera.Trikitixa. Dena ez da poza, irrifarra. Dena ez da guay. Haserretu ere egin behar dugu eta gure amorruak atera behar ditugu. Gure atzamarrak dantza baten jartzen ditugu kriskitin eginez amorrua botatzeko.

Alaitz Telletxea Tolosa, Maixa Lizarribar Saizar, Amaia Oreja Unanue y Kristina Solano Maiza son las cuatro AMAK.

Webguneahttps://amaktaldea.eus/

Facebook: https://www.facebook.com/AMAKtaldea

BERRIKETAN

Txalaparta eta flamenkoa uztartzen dituen proiektua da BERRIKETAN. Berriketan hitzak euskaraz hitz egitea esan nahi du. Proiektu hau euskal herriaren sustraietan jaio zen. Dantza flamenkoa eta bere musika txalapartarekin (Euskal Herrian tradizio handia duen antzinako instrumentuarekin) uztartzen ditu. Alaitasunagatiko Ttakunak, txalapartaren kantuaren barruko dantzaren takoiek edo lerro artean xuxurlatzen dituzten gitarrek eta kexuek elkarrizketen joan-etorria eta ikuskizun honen sentimendua osatzen dute.

Kideak: Aitor Korta eta Mikel Aveiro (txalaparta), Miguel Linares (gitarra), Eider Elorza, Angel Lopez de Toro (kantua) eta Adrian Larrañaga (perkusioa) eta Askoa Etxebarrieta Lasheras "La Pulga" (dantza).

https://lapulgaflamenco.com/grenada_portfolio/berriketan/

Aitzina Folk

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Urtarrilak 2
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Iradier Arena
    Berpizkundearen plaza, 6
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa15 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Iradier Arena

Non

Euskadi, auzolana