Natalia Lacunza

Pamplona/Iruña 2022(e)ko Urtarrilak 4
  • Natalia Lacunza

Santas Pascuas 2021 programaren baitan.

Natalia Lacunza (Iruñea, 1999) abeslaria, konpositorea eta interpretea da, baina ezin da ezer alderatu daukan gauza garrantzitsuenarekin: bere etorkizunarekin, alegia. Hautsi egin du arrakastaren estigma, baita Operación Trinunfo bezalako saio batean gailentzearen esanahia ere, eta bere musika, erreferentziak, eta abestiak ulertzeko modua aurkezpen-txartel bihurtu ditu.

Azken bi urteetan, bedroom pop, RnB edota soul musiken influentzia izan du inguruan, baina pop bokazio nabaria ahaztu gabe: “nana triste” arrakastatsuarekin agertu zen jendaurrean lehen aldiz (Guitarricadelafuenteren entzule talde zabalaren aurrean aurkeztutako abestia), eta 2019a “ep 2” lanarekin amaitu zuen (abesti minimalistagoekin osatutako bilduma, beste artista batzuekin elkarlanean eginak, hala nola Morirekin eta Bronquiorekin). Talentua etengabe bilatzea izan da bere estiloa eta izaera eraikitzen lagundu dion elementu nagusia: Sen Senra, Marem Ladson eta Guitarricadelafuente fenomenoa, noski. Halaber, baliteke Natalia Lacunza bere belaunaldiko A&R garrantzitsuena izatea. Hori dena, bereak diren eta oso gutxiren esku dauden konposizioekin batera.

2020an, zorigaiztoko urtean, jendaurrean agertu zen azkenean, zuzenekoan, bere bi lehenengo EPen itzulia osatzeko; bi horiek dira mugarik ez daukan ibilbidearen benetako abiapuntua.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana