Chill Mafia + Dellachaouen

Pamplona/Iruña 2022(e)ko Urtarrilak 5
  • Chill Mafia + Dellachaouen

Santas Pascuas 2021 programaren baitan.

CHILL MAFIA

Iruñeko kuadrilla baten eguneroko bizitzako tabernak, jendea, lagunak eta parranda, frustrazioa eta, aldi berean, energia guztia. Horixe da "Chill Mafia", eta halaxe irudikatu dute "Barkhatu" azken singlean, "Hofe"-rekin elkarlanean eta "4.40" izanik produktore. Sintetizadoreak, ahots distortsionatuak eta abiadura handiko letrak aurki daitezke singlean, taldearen bereizgarri bihurtu den trap-aren eta rap-aren arteko hibrido paregabea sortuta.

Bata bestearen atzetik, artista guztiak banan-banan agertzen dira trackean, barra eta errima indartsu bezain zorrotzak banatzen; bizitza oso serio ez hartzeaz mintzo dira, nork bere buruaz barre egiteko gai izateaz eta, nagusiki, ongi pasatzeaz.

Singlearekin batera bideoklipa ere egin dute: Chill Mafiako lagunak kolaboratzaileekin batera agertzen dira abestiaren errimak gauzatzen, baserri batean parrandan, basoz inguratuta. Ezin hobeto jaso dute "Barkhatu"-ren muina; bizitzaz gozatzen ari den lagun talde bat, lotsagabe kamera aurrean eta Iruñeko gazteek eurentzat hartuko duten belaunaldiarteko ereserki bat abesten.

Horrela, bada, "Chill Mafia" ziztu bizian doa aurrera bere ibilbidean, "Bedeinkatua" aurreko singlearen ostean, non Euskal Herrian azken urteotan indarra hartzen ari den eszenari eztenkada edo beef ugari sartzen dizkion reggaeton ukituko old school instrumental batekin. Single horrek 150.000 erreprodukzio baino gehiago lortu ditu jada plataforma digitaletan. Aldarrikatzaile beti, kolektibo honek irrikaz dauka musika-eszena guztia, "EZORREGATIK X BERPIZKUNDEA" lanaren hurrengo mixtapea noiz kaleratuko zain; bien bitartean, Estatuan barrena bira egiten ari dira eta askotan lortu dute sold out egitea, esate baterako, Madrilen edo Bartzelonan. "Chill Mafia" bazterrak nahasteko prest dator, bere hibrido urbano sutsua penintsula osoan barreiatzeko asmoz.

DELLACHAOUEN
 

Rifetik, Marokotik, musika urbanoa gustuko ez duenarentzako musika urbanoa.

Hyperpop x flamenko, genero berri bat asmatuz.

Artistaren hitzetan.

 

Rifetik, Marokotik, musika urbanoa gustuko ez duenarentzako musika urbanoa.

Hyperpop x flamenko, genero berri bat asmatuz.

Artistaren hitzetan.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana