Gaur, abenduak 13, Donostia Kulturak neguan Victoria Eugenia Antzokian (Club Aretoa barne), Antzoki Zaharrean, Egiako Gazteszenan, Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan, eta Larratxo eta Intxaurrondo kultur etxeetan emango den helduentzako eta haurrentzako arte eszenikoetako programazioa aurkeztu du.
Helduentzako programazioari dagokionez, 15 antzezlan, 7 dantza ikuskizun eta 34 kontzertu izango dira urtarriletik martxora bitartean programatu direnak. Horrez gain, udaberrian eskainiko diren beste 3 kontzertu iragarri dira.
Sarrerak salgai dira abenduaren 14tik aurrera, Donostia Kulturako antzoki eta kultur etxeetako leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak gunean.