Morgan

Pamplona/Iruña 2022(e)ko Urtarrilak 8
  • Morgan

Santas Pascuas 2021 programaren baitan.

Ia bi urtez agertokirik zapaldu gabe egon ondoren, Morgan bueltan da The River Tour birarekin estudioko hirugarren lana aurkezteko: "The River and the Stone".

2020an konfinamenduaren ondoren hasi zituzten hamar abestik osatzen dute Morganen estudioko album berria. Elkarrizketa askoren, taldekako sormen-ordu askoren eta, batez ere, lagunekin musika egiteaz gozatzearen emaitza da "The River and the Stone".

La urtebeteko lanaren ostean, Frantziara joan ziren Léongo Le Manoir estudiora, Campi Campónekin batera produkzio lanean. Diskoa Stuart Whitek (Beyoncé, Autolux) nahasi du Los Angelesen eta Colin Leonardek (SING Mastering) masterizatu du Atlantan, Georgia.

Bai jendeak bai kritikariek gehien maitatzen zituzten taldeetako bat zen dagoeneko. Kontzertu askotako sarrerak agortzea lortzeaz gain (Circo Price antzokiko bi kontzertuak, esaterako) eta Irlandan eta Erresuma Batuan jotzeaz gain, musika independentearen bost sari jaso zituzten, hala nola artista onenari, album onenari eta urteko zuzeneko onenari. 2019a ezin hobeki amaitu zuten: ondoz ondoko bi gau bete zituzten La Riviera aretoan Air itzuliari agur esateko.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana