Ruper Ordorika

Azkoitia 2022(e)ko Urtarrilak 8
  • Ruper Ordorika

Ruper Ordorikak zuzenean aurkeztuko du azaro erdialdean argitatuko den Amour eta toujour disko berria. Album berezi honek osatuko du dagoeneko 20 diskotik gora heldu den bere ibilbidea.

Ruper maila gorenean dabil euskal musikan. Bere kantuetan sakontasunari eustea lortzen du halako edertasun bitxia erdietsiz, hitzen hautaketa eta soinu bilaketa etengabearen ondorioz, musikari eta produkzio bide ausartak ibiltzen ditu.. Ezin da Ruper Ordorika laburrean definitu... Bere ibilbide oparoan disko ezagun hundiak osatu ditu bere kantuekin, eta beste hiru, kantu zaharrekin, Hiru Truku taldean. Kantutegi zaharra arakatu eta era berean abangoardiako musikariekin aritzen da: Ben Monder, Jamie Saft, Kenny Wollesen... Hor ditugu bere kantu iraunkorrak estilo itxietatik at heltzen zaizkigunak.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Urtarrilak 8
  • LekuaBaztartxo Udal Antzokia
    Aingeru, z/g
    Azkoitia
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana