"Aisialdia, hiri hezitzailearen oinarri"

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko Urtarrilak 12
  • "Aisialdia, hiri hezitzailearen oinarri"

Ikaslearen irteera-profilaren ohiko galdera da abiapuntua: Euskarari eta euskal kulturari buruz ari garela, zer jakin behar du Gasteizko gazte batek derrigorrezko hezkuntza amaitzen duenean?

JAKIN aditza era zabalean ulertzen dugu: jakin, egiten jakin, (norbera) izaten jakin. Azken honi ere (balioak, jarrerak…) garrantzia ematen diogu.

Galdera horri erantzuteko, hezkuntza komunitatea beste hiru komunitaterekin harremanetan jarri nahi dugu, erantzun partekatuak bilatzeko:

  1. Euskalgintzarekin, euskararen inguruan diharduen komunitatearekin, alegia
  2. Euskarazko kulturgintzarekin eta
  3. Aisialdi hezitzailearen inguruan lan egiten duten kolektiboekin (aisialdia zein eskola kirola)

Hori horrela, lau saioko ziklo bat osatu dugu. Saio bakoitzak berezko zentzua du, baina, ahal dela, saio guztiak egitera gonbidatu nahi zaituztegu.

Ikastaro hau Gasteizko Udalak antolatu du Gasteizko BerritzeguneakOihaneder Euskararen Etxea eta UEUrekin elkarlanean.

Aisialdia, hiri hezitzailearen oinarri

OinHerri taldea zazpi kontzeptutan oinarritzen da bere aisia-eredua definitzeko:

  1. Haurren kultura aitortzea;
  2. Haurrei parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena ematea;
  3. Aisia hezitzaile eta euskalduna izatea;
  4. Aniztasuna eta berdintasuna;
  5. Ingurumen naturala eta kulturala zaintzea;
  6. Komunitatea eta auzolana indartzea;
  7. Pertsonen arteko harreman osasuntsu eta justuak.

Eñautek kontzeptu horiek azaldu ondoren, GEU elkarteko Zuriñe eta Euskal Girotze Barnetegietako Rafa elkarrekin solastatuko dira, hori guzta gurean nola lantzen dugun hausnartzeko.

oihaneder.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana