The Guilty Brigade + Libertad Condicional

Oñati 2022(e)ko Urtarrilak 15
  • The Guilty Brigade + Libertad Condicional

Urtarrilaren 15ean, punk-rock eta hardcore doinuak izango ditugu entzungai Oñatiko Gaztelekuan The Guilty Brigade (argazkian) eta Libertad Condicional taldeekin.

THE GUILTY BRIGADE
2012an Iruñan, sortutako punk-rock eta hardcore laukotea da. Gartxot (ahotsa), Nestor (bateria), Ivan (gitarra eta koroak) eta Xabi (baxua eta koroak) dira taldekideak eta 2019an argitaratu zuten “Tu Mundo Arder” lana aurkeztera etorriko dira Oñatiko Gaztelekura. Haritz Harreguyrekin grabatu zuten diskoa Usurbilen, eta Enrique Villarreal “El Drogas”-ek eta KOP-eko Juanra eta Sergik kolaboratzen dute bertan. Urte hauetan erakutsi dutenagatik, geldi egoten ez den talde horietako bat da, eta estudioko sei lan eta zuzeneko akustiko bat dituzte argitaratuak. Gauzak horrela, taula gainean erakusten duten bizitasun eta potentziaz gozatzeko aukera izango dugu.

LIBERTAD CONDICIONAL
2015ean Arrasaten jaiotako punk-rock laukotea da. Beste hainbat talde gazteren moduan, hainbat bertsio jotzen hasi ziren eta horrela egin zituzten kontzertu batzuk, baina behin bertsio berdinak jotzeaz aspertu eta 2018an lehen diskoa argitaratu zuten, Bizimoduaren Jabe izenpean. Han eta hemen eskaini zituzten kontzertuak diskoa aurkezteko eta Gipuzkoan hasi baziren ere, Nafarroa eta Zamorara ere heldu ziren. Kontzertu hauen ostean, abesti landuagoak egitea erabaki zuten eta horrela entzun daiteke 2020an kaleratu zuten “Errautsetatik Berpizten” diskoan


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Urtarrilak 15
  • Ordutegia22:00
  • LekuaOñatiko Gaztelekua

    Oñati
  • Zenbatekoa6 €
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana