Mozart vs Brahms Zikloa: 12 kontzertu 2022an

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko urtarrilaren 16(e)tik 2022(e)ko abenduaren 11(e)ra
  • Mozart vs Brahms Zikloa: 12 kontzertu 2022an

Donostia Musikak ordu eta laurdeneko hamabi kontzertuko zikloa antolatu du 2022 urterako Victoria Eugenia Antzokian: Mozart vs Brahms Zikloa. Kontzertu horiek bi atal izango dituzte: lehenengoan W.A. Mozarten musika neoklasikoa entzungo dugu eta bigarrenean, berriz, J. Brahmsen estilo erromantikoko musika.

Kontzertu bakoitzean interpretatuko den musika-generoa berdina edo antzekoa izango da. Hau da, lehenengo partean Mozarten pianorako kuarteto bat interpretatzen bada, bigarrenean Brahmsen pianorako kuarteto bat entzungo da. Kontzertuok igandez egingo dira, eguerdiko 12:00etan.

Askotariko emanaldiak izango dira, bai musika-tresnen eta interpreteen osaerari dagokionez bai musika-generoei dagokienez. Hala, bi musikari handi horien musikaren edertasunaz gozatzeko eta ganberako hainbat genero ezagutzeko aukera izango da.

Sarrera eta abonamenduei buruzko informazioa

12 kontzertuetarako abonamendua abenduaren 1etik aurrera jarriko da salgai, goizeko 11:30etik aurrera (135 €, 85 €) eta sarrera solteak abenduaren 14tik aurrera (15 €, 10 €), Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta www.donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.

Egitaraua

Urtarrilak 16 Ezenarro-Oprisor Bikotea

Urtarrilak 30 Ensemble Siciliano

Otsailak 20 Swedish String Quartet

Otsailak 27 Musikene Bikotea

Martxoak 20 Ensemble Siciliano

Apirilak 24 Ensemble Musikene

Maiatzak 15 Ensemble Siciliano

Maiatzak 22 Ensemble Siciliano

Ekainak 19 Arima Quartet

Urriak 16 Ensemble Siciliano

Azaroak 20 Grupo Enigma

Abenduak 11 Ensemble Siciliano

Ziklo osorako abonamendua hemen salgai


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko urtarrilaren 16(e)tik 2022(e)ko abenduaren 11(e)ra
  • LekuaDonostia-San Sebastián

Non

Euskadi, auzolana