Zuberoako Maskaradak 2022

Gamere-Zihiga 2022(e)ko urtarrilaren 16(e)tik 2022(e)ko apirilaren 17(e)ra
  • Zuberoako Maskaradak 2022
    Atharratze eta Alozeko maskaradak, Arrokiaga, 2008-03-16. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA

Urtarrilaren 16an, igandea, abiatuko dituzte Atharratze-Alozeko maskaradak. Ondo bidean, urtarrilaren 16an Atharratzen hasi eta apirilaren 17an Gamere Zihigan bukatuko dira 2022ko maskaradak. Kasik lau hilabetean zehar Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Atharratze eta Alozeko gazteek.

Ohikoa ez bada ere, 2022ko maskaradak hasi baino astebete lehenago amaituko dira 2021ekoak. Izan ere, pandemia dela eta 2021eko neguan ospatu beharrean inauteriak udan hasi ziren maskaradekin Barkoxeko gazteak, eta gaurdaino luzatu dituzte. Beraz, astebeteko tartearekin hartuko dute Atharratze-Alozekoek Barkoxtarren lekukoa.

  • Urtarrilak 8, larunbata: Barkoxe. 9:30ean hasiko dira barrikadak eta 14:00etan plazan ofizioak.

Hemen duzue 2022ko maskaraden egutegia herriz herri eta asteburuz asteburu:

  • Urtarrilak 16, igandea: Atharratze
  • Urtarrilak 22, larunbata: Pagola
  • Urtarrilak 29 edo 30 (data zehazteke): Lexantzü
  • Otsailak 6, igandea: Barkoxe edo Altzürükü
  • Otsailak 13, igandea: Barkoxe edo Altzürükü
  • Otsailak 26, larunbata: Santa Grazi
  • Martxoak 6, igandea: Muskildi
  • Martxoak 12, larunbata: Idauze
  • Martxoak 19, larunbata: Ainharbe
  • Martxoak 26, larunbata: Aloze
  • Apirilak 10, igandea: Iruri
  • Apirilak 17, igandea: Gamere-Zihiga 

XEHETASUN GUZTIAK DANTZAN.EUS WEBGUNEAN, HEMEN.

dantzan.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2022(e)ko urtarrilaren 16(e)tik 2022(e)ko apirilaren 17(e)ra
  • LekuaGamere-Zihiga
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana