Ensemble Sinkro

Bilbao 2022(e)ko Urtarrilak 17
  • Ensemble Sinkro

Bernaola Zikloa 2021-2022 programaren baitan.

  • Guillermo Presa saxofoia 
  • Esti Oraá biolontxeloa 
  • Sergio Gutiérrez pianoa 
  • Olaia Montoya perkusioa 
  • Ania Rodríguez elektronikoa

Sergio Gutierrezen diskoaren aurkezpena

Gure azken lan diskografikoa aurkeztuko dugu: Sinkro Records-ek editatu eta Sergio Gutiérrez Rodríguezen, Gasteizko "Jesus Guridi" Musika Kontserbatorioan sortutako konpositore eta piano jotzaile mirandarraren, musikari eskainitakoa, besteak beste Carmelo Bernaola eta Antonio Lauzurikaren maisutzapean.

Influentziaz eta erreferentez betetako musika, piano erromantikotik hasi eta abangoardiako pianoraino, musika postserialistatik hasi eta musika minimal, fraktal eta espektraleraino. Eta azken urteotan ahozko tradizioko musikak, non behin eta berriz aurkitzen ditudan gu izan ginen eta oraindik garen horren iturri agortezinak, nahiz eta ahaztu ditugun. Musika poliedrikoa bere planteamendu, konposizio-teknika eta ebazpen estetikoetan. Konposizio hauetan pianoaren tinbrea elementu bateratzaile bezala agertzen da, bai bakarlari bezala, ensemble instrumental batean integratua edo bere mistotasunean elektronikarekin. Lanen aukeraketa honek, azken finean, hari gidari gisa pianoa izanik, azken hogei urteetan nire ibilbide profesionalean eragina izan zuten pertsona, maisu, ikasle, musika influentzia eta gertaera esanguratsu guztiei egindako omenaldia izan nahi du.

Ensemble Sinkro-ren helburu nagusia sortu berri diren obrak sustatzea eta zabaltzea da. Oraingo honetan, 4 konpositoreri (horietako 3 gasteiztarrak) eskatu diegu 4 obra sortzeko, horien erabateko estreinaldirako.

Ensemble Sinkroren kontzertuek XX. eta XXI. mendeetako musiken errepertorio zabal bat hartzen dute, eta musika tresnazko obra, elektroakustika, inprobisazio, dantza, arte plastiko, bideo eta antzerkiaren nahastura bat proposatzen dute.

EGITARAUA

 

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana