Olatz Prat + Joxan Goikoetxea + Iosune Marin: "Oro aski ez"

Bilbao 2022(e)ko Urtarrilak 17
  • Olatz Prat + Joxan Goikoetxea + Iosune Marin: "Oro aski ez"

Arriaga Antzokiak Juan Garzia Garmendia idazleak euskaratutako Shakespeareren sonetoen aukeraketa biltzen duen Oro aski ez kontzertua hartzen du. Joxan Goikoetxeak zuzendutako errezitaldi literario musikala da eta piano-jole eta soinujole gisa ere parte hartzen du. Shakespeareren sonetoak, 2014ean euskaratu eta musikatzeko sortutako proiektuan elkartu ziren Olatz Prat kantaria eta Joxan Goikoetxea musikari anitza, bertatik Oro aski ez izenburua duen emanaldi intimista abian jarriaz.

Azpeitiarra jaiotzez, hitz egiten hasi aurretik hasi omen zen Olatz kantuan. Zuri & Beltz bikotearekin hasi zen 2002an Jazzari helduaz. Gero, Euskadi Gazteako Maketa Lehiaketa irabazi zuen Karelean rock taldearekin ’56. gelatik’ diskoa kaleratuaz 2008an. Mikel Errazkinek sortutako Lantz taldeko kide izan zen azpeitiarra, folk garaikidearen mundura hurbilduz; ‘Igaran Gaiak’ diskoa kaleratu zuten 2007an. 2013an batu zen Joxan Goikoetxeak zuzentzen zuen `SDB – Sortuko Dira Besteak` proiektura eta 2014ean berriz ‘Zeru Horren infernuak – Shakespeareren sonetoak’ euskeratu zuenera. Urteetan egindako kolaborazio eta emanaldiek osatzen dute abeslari honen ibilbidea.

Azkeneko bi proiektu hauetan ere aritu zen hirukotea osatzen duen Iosune Marín kantari eta gitar-jole hernaniarra. Aurretik Gipuzkoako Kantu txapelketa irabazi zuen 2010ean eta 2012an Zeru horiek diska argitaratu zuen bere kantu eta musikarekin.

Ahotsa: Olatz Prat
Gitarra eta ahotsa: Iosune Marín
Pianoa, akordeoia eta musika moldaketak: Joxan Goikoetxea


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana