Literatur solasaldia euskaraz: "Herri hura"

Hernani 2022(e)ko Urtarrilak 18
  • Literatur solasaldia euskaraz: "Herri hura"

Deserria egon daiteke jaiotetxetik itsasoz bestalde, edota sorterriko belardiak atzean utzi eta ehun kilometrora, paisaia idor baten zabaleran. Sustraiak galdu dituenarentzat distantziaren zenbatekoak ez du horrenbesteko garrantzirik. Erbesteratua berdin bizi da herri minez, arroztasun berak jazartzen du.

Bernardok eta Abeliñek, istorio honetako protagonistak, irudimenean baino gertatzen ez den elkartze bat antzeztuko dute. Bernardok azentu amerikanoz hitz egingo dio euskaraz Abeliñeri; Abeliñeren euskarari gaztelaniaren doinua dario tarteka; hizkuntza arrotzetan bizi izan dira luzaroan. Maitasun ezinezko baten istorioaz harago, gizarte arauek maitasun batzuk ezinezko bihurtzen dituztela kontatzen zaigu bertan.

Herri hura. Maialen Diaz Urriza

Gidaria: Ane Mayoz

Sarrera librea, gelaren edukiera bete arte (20 pertsona)

Informazio gehiago Udal Liburutegian


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana