"Erresistentzia arazo fisikoa da"

Pamplona/Iruña 2022(e)ko Urtarrilak 19
  • "Erresistentzia arazo fisikoa da"

Garaikide 2022 programaren baitan.

Noiz hasten da promesa bat materia bihurtzen? Nola egin korrika norbere gorputzetik?

Korrika ibiltzea azelerazioari, pausu markatuei men egitea da running-aren kulturan. Antzerki-performance pieza honek, korrika egiteko, ordea, gorputzaren memoriaren txokoetan gelditzera gonbidatzen gaitu, sententzia medikoak, ibilera okerrak, desira ironikoak eta diziplina fisikoko ariketak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko parada eskainiz. Gelditu, erresistentzia intimoak zeharkatzeko eta desgaitasun kontzeptua barrutik lehertuko duten disidentziarako agertokiak asmatzeko. Makinaren dardara eta mamuak konpartitzeko.

Azkarrago harrapatzen ei zaio gezurtiari herrenari baino. Ibilian-ibilian baina, egia entrenatzen den gezurra besterik ez da. Martxan dabilen promesa.

  • Sortzailea eta antzezlea · Creadora e intérprete: Maite Aizpurua Olaizola
  • Bidelagun artistikoa · Acompañamiento artístico: Matxalen de Pedro
  • Argiztapen diseinua · Diseño de iluminación: Miriam Ubanet
  • Musika · Música: Mozarten bibolinerako kontzertua 3.zk (moldaketa): Asier Renteria
  • Teaserra eta difusiorako argazkiak · Teaser e imágenes de difusión: Yuri Agirre (Kulturaz Koop.)
  • Trailerra · Trailer: Zazpi t´erdi
  • Laguntzaileak · Colaboradores: Azpeitiko Udala, Kulturaz Kooperatiba, Zumaiako Udala, Harrobia , Eusko Jaurlaritza, Horman Poster.

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana