"Passagers"

Bilbao 2022(e)ko urtarrilaren 21(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 23(e)ra
  • "Passagers"

Igo gaitezen Kanadako Les 7 Doigts konpainia ospetsuaren irudizko trenera. «Eskuko 7 hatzak» konpainia ospetsuak, duela urte batzuk «7 hatzak» izen berria hartu zuenak, bidaiei eskainitako zirku-oda bat egin du, oreka zehatza lortuz birtuosismoaren eta hauskortasunaren artean, eta umorearen eta emozioaren artean.

Passagers obra road-movie ikusgarri bat da: maletak edo motxilak, eta jendea bultzaka, noranzko guztietan korrika, eta elkar ikusi gabe elkarri ukondokadak emanez. Bagoiaren balantza etengabeak kulunkatuta, konpartimentuan bidaiari bakoitzaren bizitzako hainbat eszena agertuko dira, diziplina ezberdinak nahastuz. Ekitaldietan, zeinetan baino zeinetan asmamen handiagoa erabili da: ezohiko aparatuak erabili dira, hala nola errusiar markoa. Zortzi akrobatek ezin hobeto erabiltzen dituzte aparaturik ezagunenak, hala nola hula-hoopa, malabarrak, trapezioa, estera txinatarra eta oihala. Era horretan, ikuspegi berri eta original bat eskaintzen dute beren espezialitatean.

Shana Carroll diseinu koreografikoan nabarmentzen da, eta sortu dituen koadro bikainetan dantza, kantua eta akrobazia nahasten dira, hamar zirku-diziplina baino gehiagoren zerbitzura. Erabateko ikuskizuna da, paisaia natural edo industrialen proiekzioek zein Colin Gagnék bereziki konposatutako gaiek handiagotzen dutena. Beldurrak eta lilurak gidatuta, artistei jarraituko diegu, ekintza arriskutsu bezain maisutasunezkoak egiten dituzten bitartean.

Egilea, zuzendaria, koreografoa: Shana Carroll
Laguntzailea: Isabelle Chassé
Koprodukzioa: TOHU (Montreal, Canada) eta ArtsEmerson (Boston, AEB)
Artistak: Louis Joyal, Anna Kichtchenko, Maude Parent, Pablo Pramparo, Samuel Renaud, Brin Schoellkopf, William Underwood, Sabine Van Rensburg eta Marilou Verschelden
Artista gonbidatuak: Matias Plaul, Pablo Pramparo eta Chloé Somers
Eszenografia: Ana Cappelluto
Musika-zuzendaria: Colin Gagné
Bideo-diseinua: Johnny Ranger
Argiztapenaren diseinua: Éric Champoux
Jantzien diseinua: Camille Thibault-Bédard
Entrenatzailea: Francisco Cruz
Testuak: Shana Carroll
Testua, Einsteinen trena: Conor Wild
Musika, letrak, soinu-diseinua eta moldaketak: Colin Gagné
Laguntzaileak: Jean-Sébastien Leblanc, Boogát, Freyja Wild eta Jérôme Guilleaume
Irekierako musika («Tight Wire») eta epilogokoa, Raphael Cruzen konposizio batean oinarrituak


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaLes 7 Doigts
  • Data 2022(e)ko urtarrilaren 21(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 23(e)ra
  • OrdutegiaUrtarrilak 21: 19:30. Urtarrilak 22 eta 23: 19:00
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa18 / 36 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Arriaga Antzokia

Non

Euskadi, auzolana