Rosa López de Arcauteren pintura-erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko urtarrilaren 21(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 30(e)ra
  • Rosa López de Arcauteren pintura-erakusketa

Rosa Maria Lpz de Arcautek 52 urte ditu, eta alabekin eta senarrarekin bizi da Berantevillan.

Txikitatik izan zuen marrazteko zaletasun handia, eta hamabi urterekin hasi zen akrilikoekin eta olioekin mihiseetan margotzen. Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan formakuntza jaso zuen, apaingarri eta figura kurtsoetan. Bere lan-bizitza marrazkiarekin eta pinturarekin txandakatu zuen beti, eta erretratuen enkargu batzuk egin zituen, baita erakusketaren bat ere.

Alabak izan zituenean pintura pixka bat alde batera utzi zuen. Beste kasu askotan gertatu den bezala, konfinamenduaren geldialdia pizgarria izan zen galdutako zaletasun hori berreskuratzeko, eta gogor ekin zion berriro pinturari. Sormen aldi horren emaitza Berantevillan egindako erretratu erakusketa bat izan zen. Ordutik aurrera, pintatzen jarraitu du, oraingoan olioz, erakusketa honetan erakusten duen perspektiba desberdinarekin.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana