ABAO-OLBE: "La Clemenza di Tito"

Bilbao 2022(e)ko urtarrilaren 22(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 31(e)ra
  • ABAO-OLBE: "La Clemenza di Tito"

I. Ekitaldia Vitelliaren logela pribatuetan hasiko da; emakumea agintetik kendutako eta eraildako Vitellio enperadorearen alaba da. Sutan dago, Titorekin ezkonduta ezin duelako tronua bere egin. Izan ere, hark, egungo enperadoreak, Berenice nahiago du, Judeako erregearen alaba. Vitellia irainduta sentitzen da horregatik, eta Tito hiltzeko asmo osoa du. Horretarako, Sestorengana joko du, zeina berarekin maiteminduta dagoen, bere helburua betetzen lagun diezaion. Sestok baietz esango dio, baina aldi berean enperadorearen lagun leiala denez, zalantza du zer aukeratu: Vitelliarekiko maitasuna ala lagunarekiko leialtasuna. Titok Sestori deituko dio, Annioren bidez. Sestok jakinaraziko dio andreari Titok, politikari ezin zuhurragoa denak, Berenice Judeara bueltan bidaltzea erabaki duela.  Hala, Vitelliaren anbizioa berpiztu, eta adosturiko plana ez burutzeko eskatuko dio Sestori, konfiantza hautsezinaz gain, bere maitasunaren truke. Anniok gogoraraziko dio Sestori bere nahirik handiena Serviliarekin ezkontzea dela, Sestoren arrebarekin, alegia, eta Titori ezkontza onar dezala eskatzeko erregutuko dio. Gizon biek beren betiko laguntasuna ospatuko dute.

Foro erromatarrean, Kapitolio parean, herritarrak Tito txalotzen ari dira, beren enperadore maitea. Agintaria jakinarazten ari zaie urrea hasiera batean bere omenezko tenplu bat eraikitzeko baliatuko zela, baina azkenean Vesuvioaren erupzioak kalteturiko biktimentzat izango dela. Sesto Titori Serviliaren eta Annioren arteko ezkontza baimentzeko eskatzear dagoela, enperadoreak iragarriko du Berenice deserriratu ondoren Servilia aukeratu duela berarekin ezkontzeko. Anniok harridura ezkutatu eta albistea pozik hartuko du. Atsekabe handiz, baina, Titoren erabakiaren berri emango dio Serviliari; maitaleek beren sentimenduak berretsiko dizkiote elkarri.

Enperadorearen jauregi barruan, guardia batek konspiratzaileen izenez osaturiko zerrenda bat dakarkio agintari gorenari. Hizketan ari direla, Servilia agertu, subiranoaren aurrean makurtu, eta Annio maite duela jakinaraziko dio. Tito liluratuta dago gaztearen zintzotasunarekin, eta harekin ezkontzeko asmoa baztertzeko prest agertuko da. Vitelliak uste dut Servilia ezin zoriontsuago dagoela Titorekin ezkonduko delako, eta, beste behin, alboratua eta mespretxatua sentituko da. Hori dela eta, maltzurkeriaz, Sestoren jelosia xaxatuko du, hasierako plan zitala gauzatzera bultzatu nahian. Gizonak, bere pasioaren mende, erabateko obedientzia hitzemango dio berriro, eta enperadorea erailtzera abiatuko da. Vitelliak jakingo du, Annioren eta Publioren bitartez, Titok erabakia aldatu duela: Vitellia hautatu du emazte. Orduan, Sesto ohartarazten saiatuko da; alferrik, baina: su eman dio Kapitolioari, eta duda-mudatan dabil bere pasio itsuaren eta lagunarekiko leialtasunaren artean. Sute betean, nahasmendua da nagusi, eta Tito hilda dagoelako zurrumurrua zabaldu da. Sesto krimena jendaurrean aitortzeko zorian dago, baina Vitelliak eragotzi egingo dio, ez duelako nahi inork jakitea berak konplotean parte hartu duela.

II. Ekitaldia enperadorearen jauregian hasten da. Sestok, errudun sentitzen denez, krimena aitortuko dio adiskideari. Anniok aholkatuko dio enperadoreari fidel izaten jarraitzeko eta fideltasun hori erakusteko. Vitellia Sesto aldentzen saiatzen ari da, orain enbarazu egiten diolako; ihes egiteko aginduko dio. Baina Publiok Sesto atxilotuko du; izan ere, Lentulok, konspirazioan harekin parte hartu zuenak eta huts egindako erasoaren biktima denak, salatu egin du. Sestok, hil egingo dutela ziur baino ziurrago, agur esango dio bere maiteari. Ez du hark ere konspirazioan parte hartu duela onartzeko adorerik.

Entzunaldi publikorako areto handian, hala patrizioak nola magistratuak Tito salbu izatea eskertzen ari dira. Hala ere, enperadorea ez dago ziur Sestoren erruduntasunaz, baina Publiok berretsiko du enperadorea hiltzeko planean parte hartu duela. Sesto lehoi artera botako dute. Anniok, lagunaren alde egin nahian, azken erabakia bihotzarekin hartzeko erregutuko dio Titori. Honek, sentimendu kontrajarriak dituen arren, Sestori azken entzunaldia eskaintzea onartuko du. Aurrez aurre eta elkarri tinko begira daudela, Sestok erruduna dela esan eta hiltzeko eskatuko dio. Vitellia babestearren, uko egingo dio hain ekintza burugabea zergatik egin duen azaltzeari. Enperadoreak, Sestoren jarrera harrotasun tematitzat jota, heriotza-epaia berretsiko du. Alabaina, bakarrik dagoela, sinatu berri duen agindua apurtu, eta Kapitoliora abiatuko da; hala, Publio Sestoren heriotza gauza ziurra delakoan dago. Vitelliak uste du Sestok traizio egin diola, baina Serviliak eta Anniok erregutuko diote laster senar izango duenarengan eragin dezala, Sestori barkamena eman diezaion; orduan ulertuko du Sestok ez duela aitortu erailketa emakumeak sustatu zuela, Titok berarekin ezkontzeko asmoa baitu oraindik ere. Vitelliak egia esatea erabaki eta aitortuko du nahiago duela hil enperatriz Sestoren heriotzaren kontura bihurtu baino.

Anfiteatroan, jendetza Tito txalotzen ari da. Sestori barkamena emango diola iragartzear dagoela, Vitelliak erruduna dela aitortuko du. Tito lur jota dago bigarren traizio honengatik, baina bere botereak maitasuna eta bakea ditu oinarri. Hortaz, bihozberatasunez jokatzea erabakiko du, bai Sestorekin bai gainerako konspiratzaileekin. Denek batera enperadorea eta jainkoak goretsiko dituzte.

 

Tito Paolo Fanale*
Sexto Daniela Barcellona
Vitelia Vanessa Goikoetxea
Annio Veta Pilipenko*
Servilia Itziar de Unda
Publio Josep Miquel Ramon

Euskadiko Orkestra
Coro de Ópera de Bilbao Zuz. Boris Dujin

Musika-zuzendaria Riccardo Frizza
Eszena-zuzendaria Fabio Ceresa*

Produkzioa Opéra de Lausanne

abao.org/

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2022(e)ko urtarrilaren 22(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 31(e)ra
  • OrdutegiaUrtarrilak 22: 19:00. Urtarrilak 25, 28 eta 31: 19:30
  • Lekua Euskalduna Jauregia
    Abandoibarra Etorbidea, 4
    Bilbao
  • Zenbatekoa39 €tik aurrera
  • Sarrerak Erosi
  • Web Euskalduna Jauregia

Non

Euskadi, auzolana