"Zinema eta Zientzia 2022" zikloa: Kimuak 2021 (Emanaldi Bereziak)

Bilbao 2022(e)ko Urtarrilak 22
  • "Zinema eta Zientzia 2022" zikloa: Kimuak 2021 (Emanaldi Bereziak)

2022ko "Zinema eta Zientzia" zikloaren baitan antolatutako emanaldi berezia.

Aurkezpena: Esther Cabero (Kimuak)

AZALETIK AZALERA

  • Zuzendaritza: Mel Arranz. Ekoizpena: Kalakalab. Iraupena: 7´. Hizkuntza: Elkarrizketarik gabe.

Lerro eta formen artean, eskuek elkar ukitu, ezagutu eta esperimentatzen dute, azalen arteko mugak hautsi nahian.

BERAK BALEKI

  • Zuzendaritza: Aitor Gametxo. Ekoizpena: Galapan Productions, Sumendi Filmak. Iraupena: 17´. Hizkuntza: Euskara. Azpitituluak: Gaztelania.

Martinek ilusioz betetzen du egunero lan egiten duen platoa. Bere bizitza pertsonalean, berriz, hutsune handi bat sentitzen du.

HELTZEAR

  • Zuzendaritza: Mikel Gurrea. Ekoizpena: Irusoin. Iraupena: 18´. Hizkuntza: Euskara. Azpitituluak: Gaztelania.

Donostia. 2000. urtea. Euskal gatazka aktibo dago. Sara, 15 urteko eskalatzailea, alboan ez duen nebari eskutitza idazten ari zaiola, bere bizitzako igoerarik zailenerako entrenatzen ari da.

INNER OUTER SPACE

  • Zuzendaritza: Laida Lertxundi. Ekoizpena: Laida Lertxundi. Iraupena: 16´. Hizkuntza: Ingelesa

Barnekotasunaren eta ekologiaren, indibidualaren eta komunitarioaren artean kokatutako ideien geografiari buruzko gogoeta laburra. Profesionalak ez diren aktoreek hainbat zentzumen-ariketa egiten dituzte, hala nola, elkarrizketa telepatikoak, begiak estalita dituzten paseoak eta “plein air” marrazkiak Euskal Herriko itsas paisaietan eta mendietan.

RESONANCIAS

  • Zuzendaritza: Iñigo Aranburu. Ekoizpena: Burulú Prods. Iraupena: 4´. Hizkuntza: Gaztelania. Azpitituluak: Euskara.

Atzo grabatutako soinuak eta ahotsak gaur erreproduzitzen dira erresonantzia kaxa handi batean.

TRUMOIAK

  • Zuzendaritza: Iker Maguregi. Ekoizpena: ESCAC Films. Iraupena: 12´. Hizkuntza: Euskara. Azpitituluak: Gaztelania.

Bi anaia hondartzan jolasten dira petardoekin. Abandonatua dirudien karabana bat aurkitu eta barnealdea ikuskatzea erabakitzen dute. Arriskuak erakartzen ditu, hori da haien harremanaren oinarria.

UR AZPIAN LORE

  • Zuzendaritza: Aitor Oñederra. Ekoizpena: Aitor Oñederra. Iraupena: 14´. Hizkuntza: Txinera, gaztelania. Azpitituluak: Euskara.

Ezin nion inori ezer kontatu. Bakarrik nengoen.

ZERUA BLU

  • Zuzendaritza: Lur Olaizola. Ekoizpena: Lur Olaizola. Iraupena: 14´. Hizkuntza: Euskara. Azpitituluak: Gaztelania.

1954ko urtarrilaren 24ean, 22 urteko Mamaddi Jaunarenak itsasontzi bat hartu zuen Le Havretik New Yorkera. Baina bere bidaia lehenago hasi zen herriko zineman, pantailatik atera eta inoiz desagertzen ez diren irudiekin: Cadillac ederra, neska gaztea, zerua blu.

filmoteka.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana