"Zuhaitzak landatzen zituen gizona"

Hernani 2022(e)ko Urtarrilak 22
  • "Zuhaitzak landatzen zituen gizona"

Teatro Gorakadak bere azken lana aurkeztuko du Hernanin. Jean Giono idazlearen izen bereko liburua egokitu dute José Carlos Garcíak eta Kike Diaz de Radak.

Antzezlan honetan, bakardadean bete-betean sartuta dauden bi gizon ageri dira beren buruekin adiskidetzen. Bat artzaina da, eta gogor egingo du lan bizileku duen basoa berritu eta lurra salbatzeko. Bestea, bere buruaren bila ari den gazte bat da. Eta atzean, Europaren historiako gorabeherak, bi mundu-gerrak,... Guztia maitasunetik kontatuta.

Sandra Fernández Agirre da aktore nagusia, eta Fran Lasuen musikariaren zuzeneko musikaz lagunduta egongo da.


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana