"Antigone edo ezetzaren beharra"

Pamplona/Iruña 2022(e)ko Urtarrilak 27
  • "Antigone edo ezetzaren beharra"

Garaikide 2022 programaren baitan.

“Antigone obra klasiko ezin garaikideagoa da eta ezinbestekoa zen haren oihartzunak euskaraz entzunaraztea. Bertsio libre honek mendeetako gatazka ebatzigabeak oholtzaratzen ditu, begirada umoretsu bezain tragikoz. Antzezlan hau, jendarteko arauak, familia kodeak, botere harremanak, egitura desegituratuak eta hauek guztiak kolokan jartzen dituzten pasioen salda odoltsua da. Pertsonaia poliedriko eta indartsuz hezur mamitutako festa distiratsu bat.” Alaia Martin.

Antigone.
Anti: ezezkoa edo kontrakoa.
Gone: Malgua, moldagarria.
Antigone: Moldaezina.

Kuriosoa, oso kuriosoa gertatzen da moldaezina izanda 2.500 urtetan garai guztietara gehien moldatu den obra dela jakitea. Antigone omen dugu antzerkiaren historian gehien taularatu den antzezlana, baina gure herri txiki honi eragin gutxi egin diola dirudi. Ez da sekula inoiz euskaraz taularatu izan. Gu ere moldaezinak izango ote gara?

Horrelako prologo baten bitartez, Anouilh-ek, Antigone hiltzera zihoan emakume bat bezala aurkezten zuen bere bertsioan. Zambranok, aldiz, profezia hitzarekin lotzen du Antigonaren presentzia. Gaur egun Zizek-ek, belardi trinkoaren erdian, bakarrik agertzen den arroka mehe eta harro bat gixa irudikatzen du. Brecht eta Sofoklesek, zuzenean ez dute prologorik idazten.

Guk, beste batzuen hitzak bilduta, prologo arraro hau egin dugu. Dena esanda dagoela onartu, eta agian esanda eta idatzita dauden gauzak berriro entzun behar direlakoaren apologia eginez. Bestela, zertatarako obra klasiko batetik abiatu?

XXXVIII. Azpeitiko Antzerki Topaketak. Publikoaren Saria (2020)

  • Testuak: Sofokles, Jokin Zaitegi, Anouilh, Brecht, Zambrano eta Zizek-en testuetatik abiatutako idazketa kolektiboa · Escritura colectiva a partir de los textos de Sofocles, Jokin Zaitegi, Anouilh, Brecht, Zambrano eta Zizek
  • Dramaturgia eta Zuzendaritza: Igor de Quadra
  • Dramaturgia eta Antzezpena: Xanti Agirrezabala, Maite Aizpurua, Matxalen de Pedro, Jon Ander Urresti
  • Ekoizpena · Producción: Horman Poster kolektiboaren ekoizpena, Arriaga Antzokiaren laguntzarekin

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana