"La Tarara"

Bilbao 2022(e)ko Urtarrilak 27
  • "La Tarara"
    Argazkia: Luis Camacho

SanFran auzoan bizi da Rosa, haur biolinista. Liszt eta jada hilda dauden beste musikagile batzuk ikusten dituela uste du, eta horiek biolina jotzen laguntzen diotela. La Tararak, gauez lan egiten duen prostitutak, lagunduko dio mamuen aurkako borrokan. Rosa helduak eta Rosa haurrak elkarrekin egingo dute topo, sekretu baten inguruan joan-etorrian dabiltzan oroitzapenen artean: sute bat, errautsak eta babes-geruza bat bezala zabaltzen den ahanztura. Halako batean, tiradera batean aurkitutako maitasun-gutunek haurraren oroimen hautsia leheneratuko dute. Musikaz eta edertasunez beteta dagoen haurrak ez zeukan izuarentzat lekurik gordeta bere baitan.

Josi Alvarado Alacanteko egilearen testuak 2019ko SGAEren Ana Diosdado I. antzerki-saria irabazi zuen. Sentsibilitate eta dotorezia handiko testua da, idatzita dagoena baino gehiago adierazteko gai dena, emozioa darien isiluneen bidez musika transmititzeko gai dena. Testuak thriller bokazioa du, eta poesiaren dardarak astintzen du. La Tarara inoiz kontatu ez den hainbat haurren historia da; haragiaren barnerako bidaia iniziatikoa, mendekotasun sortzailea. Barkamenari buruzko ipuina da, diferentziaren goraipamena, non Txanogorritxuk, azkenean, biolina joko dien otsoei.

Egilea: Josi Alvarado
Euskarazko itzulpena: Arantxa Iturbe
Antzezleak: Itziar Ituño, Eneritz Artetxe, Kepa Errasti, Sandra Ferrús, Jurdana Ochoa, Jose Cruz Gurrutxaga eta Adrián García de los Ojos
Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola
Eszenografia eta jantziak: Ikerne Giménez
Panpina: (zehazteko)
Musika-moldaketak: Adrián García de los Ojos eta Jurdana Ochoa
Oinarri musikalak: Iñaki Diéguez
Abestiak: "Bilbainadas", Patxi González
Argiak: Xabier Lozano
Grafika: Santos Bregaña. Laia
Produkzioa eta zuzendaritza: HIKA Teatroa
Produkzio exekutiboa: Xabier Mujika
Talde teknikoa: Acrónica Producciones
Banaketa: HIKA Teatroa (Teresa Sala). GNP Producciones


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana