"Peter Pan: Hasta siempre jamás"

Bilbao 2022(e)ko Urtarrilak 27
  • "Peter Pan: Hasta siempre jamás"

Bilboko Zirkuitoa 2022 programaren baitan.

Istorio hau urruti dago Peter Pan ikono gisako hartatik: Wendy du sujeta, eskolako kideen bullyinga pairatzen duen nerabe bat, eta egoeraz gogaituta, sekula betikora alde egingo duena, bere ametsetako lekura. Han Peter ezagutuko du, basoko izaki bat, bere buruari ume galdua deitzen diona, eta Peterek bere egoitzaren edertasuna agertuko dio Wendyri; Peterek, baina, eginahalak egingo ditu Wendy betiko gera dadin….

Kako-okerrek beti izaten du ondoan Smee jauna, eta biak ala biak saiatuko dira hori gerta ez dadin, zeren eta, Wendy oso luzaroan geratzen bada, ezingo baita itzuli etxera; Wendyk, handik ateratzeko, hiru proba gainditu beharko ditu, eta bere burua aurkitu beharko du proba horietan zehar, eta etsairik handienaren kontra borroka egin…

Eta, hori guztia, Txilintxo beha dagoela, erne; Txilintxo, orain, piraten alde dago, baina beharrik handiena duenean agertuko da.

Bidaia honetan, ezer eta inor ez da dirudien hori.

  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Ainize Basolo
  • Zuzendaritza-laguntzailea: Itsaso Colmenero
  • Antzezleak: Ainize Basolo, Carlos Gómez, Aitor Martín, Anzhelika Pankova, Alex Quiroga.
  • Off-eko ahotsa: Itsaso Colmenero, Saioa González eta Bidatz Basalo.

--

SEGURTASUN-NEURRIAK

Abenduaren 28ko 51/2021 Dekretua indarrean sartu zenetik, Bilboko Udalak barruko espazioetan antolatzen dituen jarduera guztietan edukiera % 60an mugatuko da.

Gainera, beharrezkoa izango da:

  • Covid ziurtagiri digitala (QR) eta NAN aurkeztea barruko espazioetako ikuskizunetan sartzeko
  • musukoa erabiltzea, emanaldi guztietan

Pandemiaren hasieratik egin denez, Bilboko Udalak bere jarduketa-protokoloak egokitu ditu programatutako jardueretan, osasun-agintariek une bakoitzean hartzen dituzten erabakien arabera.

 

Bilboko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana