Urtarri-Jam Session

Pamplona/Iruña 2022(e)ko Urtarrilak 28
  • Urtarri-Jam Session

Urtarrijazz 2022

Honatx zer den Jam session saioa, George Frazierrek definitu bezalaxe: "tenperamentuan kide diren jazz musikarien bilera informala, idatzi eta entseatu gabeko musika beren gozamenerako jotzen dutenak". Saio horiek egiteko, oinarrizko gaiak hautatzen ziren eta Jam saioa garatzen zen. Normalean, melodia nagusia (batzuetan riff bat besterik ez) taldean jotzen da, eta, ondoren, musikari bakoitzak haren gainean (edo harmonikaren gainean) inprobisatzen du. Ikasketa-saioetan edo kontzertuetan ez bezala, musikariek ez dute mugarik, askatasun osoz inprobisatzen dute, teknikak, estiloak eta ideiak aurrez aurre jarrita eta berrikuntzak egiten arriskatuta.

Oraingo honetan, bertako musikari bikain askoek gorpuztu eta itxuratuko dute Jam session hau. Aldi berean, musikariak gonbidatu nahi ditugu Urtarrijazz ekimen honetan parte hartzera.

MUSIKARI GONBIDATUAK: DANIEL LIZARRAGA (BATERIA), ALBERTO ARTETA (SAXOA), RAMON GARCIA (PIANOA), MARCELO ESCRICH (KONTRABAXUA), LUIS GIMENEZ (GITARRA) ETA ASIER ARDAIZ (TRONPETA).

Izen-ematea


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana