Expodistrito 2022: Javier Lesakaren pintura-erakusketa

Bilbao 2022(e)ko otsailaren 1(e)tik 2022(e)ko otsailaren 11(e)ra
  • Expodistrito 2022: Javier Lesakaren pintura-erakusketa

Expodistrito Bilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloaren edizio berria urtarrilaren 11an hasiko da. Expodistrito programak urtero hurbiltzen ditu Bilboko auzoetara erakusketak, Abando, Begoña, Alde Zaharra, Castaños, Otxarkoaga, Errekalde, San Inazio-Ibarrekolanda eta San Frantziskoko Udaltegien bitartez. 2022an, margolaritza eta argazkigintzako bost proposamenekin eta beste teknika batzuekin dator proposamena, eta martxoaren amaierara arte gozatu ahal izango da, doan, goizez eta arratsaldez.

JAVIER LESAKA - Margoa

“Bere burua aditzen ez duenak, bilatu egiten du, jakin nahi du, auzitan jartzen ditu gauzak, konprenitzeko irrikaz, baina hitz soilek ez dute asetzen haren egarria, hor behean ilun dagoelako eta segundo bat baino ez baita geratzen ikusteko. Gomuta bakarrik, argi izpi soil bat, sentsazio bat iritzi bezain laster badoana, amairik gabeko borroka baten emaitza urria. Behin bateko erantzuna nahi dut, azken egia, berriro ere galdetu beharrik ez izateko, baina den guzti erraldoi baten ezdeuskeriak baizik ez ditu jasotzen, beleak, gogorarazten dutena gaitzak ez duela sendabiderik, beste milaka misterio gordetzen dituen misterio baten lorratz nahasiak”.

 

bilbao.eus/

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana