"Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea"

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko otsailaren 1(e)tik 2023(e)ko urtarrilaren 8(e)ra
  • "Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea"
  • "Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea"
  • "Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea"

1760ko azaroan Utile, Ekialdeko Indietako Konpainia Frantsesaren ontzia, Baionan eraiki eta tresnatua, Frantziako uharterantz itsasoratu zen (egungo Maurizio uharterantz).

Itzultzeko bidaian, ontzia Ïle de Sable (Hareazko uhartea) deituan hondoratu zen, kilometro koadro eskaseko irlatxoan. Han bi hilabete eman ostean, tripulazioa Madagaskarrera itzuli zen, naufragioaren hondarrekin eraikitako ontzi inprobisatu batean, eta bertan laga zituen abandonatuta hondoratzetik bizirik ateratako 80 esklabo.  

Itzultzeko bidaian, ontzia Ïle de Sable (Hareazko uhartea) deituan hondoratu zen, kilometro koadro eskaseko irlatxoan. Han bi hilabete eman ostean, tripulazioa Madagaskarrera itzuli zen, naufragioaren hondarrekin eraikitako ontzi inprobisatu batean, eta bertan laga zituen abandonatuta hondoratzetik bizirik ateratako 80 esklabo.  Bila itzuliko zirela agindu bai, baina ez zuten promesa bete. 

Hamabost urtez ahaztuta egon ondoren, Tromelin alferezaren agindupean zihoan Frantziako Armadako korbeta batek erreskatatu ahal izan zituenean zazpi emakume eta zortzi hilabeteko haurtxo bat baino ez ziren bizirik.

Itsasoko kartzela bihurtutako uharte ia erabat huts horretan abandonatu zituztelarik, bere estualdi eta larriminaren kontakizun mutua laga zuten bertan, urtez urte. Historialari eta arkeologo talde bat saiatu da haiei ahotsa jartzen eta, horrela, gizateriaren historiaren orri bat berreskuratzen.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko otsailaren 1(e)tik 2023(e)ko urtarrilaren 8(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00. Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00
  • Lekua Euskal Itsas Museoa
    Kaiko pasealekua, 24
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • Web Euskal Itsas Museoa

Non

Euskadi, auzolana