Un ballo in maschera, Giuseppe Verdirena
Un ballo in maschera Verdiren helduaroko lehen landa da, eta musikagilearen lan garrantzitsuenetako bat, benetako gertakari batean inspiratua: Suediako Gustavo III.a erregearen hilketa maskara-dantzaldi batean, Stockholmen, 1792an. Lorrenako Operarako Waut Koekenek egindako eszenaratze teatral eta ikusgarriak jatorrizko libretoa baliatzen du, trama Suedian girotzen duena, eta ez Bostonen kokatzera Verdi behartu zuen bertsio zentsuratua. Un ballo in maschera opera korala da, oso zorrotza hiru pertsonaia nagusientzat, eta denboraldi honetako emanaldietarako luxuzko artista-zerrenda edukiko duena.
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
AGAOren Abesbatza Lirikoa
Koprodukzioa: Opéra National de Lorraine, Théâtres de la Ville de Luxembourg, Opéra Zuid et Angers-Nantes Opéra
Baluarte Fundazioaren lirika denboraldia
OLGEren laguntzarekin