"OIHANA" (estreinaldia)

Baiona 2022(e)ko Otsailak 6
  • "OIHANA" (estreinaldia)

 

Oihanak, dantza eta antzerkia uztartuz, transmisioa eta identitatearen eraikuntzari buruz hitz egiten digu. Gai unibertsalak izanki, publiko zabal batengana iritsi nahi du eta familia osoari zuzenduta dago.

 

Gure istorio honetan, dantzak, adierazpen kanal bat izateaz gain, jakintza eta sorginen boterea izatera heltzeko behar den formula magikoa irudikatzen du.

 

Ideia honek euskerarekiko duen paralelismoa nabaria da, belaunaldi bat igaro behar izan bait zen transmisioa eten eta hizkuntza guztiz galtzeko.

 

Beraz, istorio hau euskeraz kontatuz, zailtasun guztien gainetik iraun duen transmisioa omentzen dugu; baita gure hizkuntzen aniztasun eta aberastasuna ere.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana