"Jauzi hirukoitza"

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko otsailaren 7(e)tik 2022(e)ko otsailaren 8(e)ra
  • "Jauzi hirukoitza"

Beñat Etxepare Antzokia. Arteak hegoak ematen dizkigu 2021-2022 programaren baitan.

Ustekabeko tren istripu batean neska bat hiltzen da eta horrek komunitate osoaren bizitza hankaz gora jarriko du. Hartutako kolpearen ondorioz, ikaskideen artean diziplinarik eza hedatuko da: batzuk lur jota geratuko dira, beste batzuek eskola utziko dute… Neskaren irakasleek zer egin ez dakitela begiratuko diete gertaerei.

Maite den norbait hil ondoko doluaz arituko gara, eta dolu prozesu hori egoki gainditzearen garrantzia azpimarratuko dugu.

Ikuspegia zabaldu eta gazteek bizitzan bat-batean jasan ditzaketen beste galera batzurekin osatuko dugu istorioa: lehen porrotak maitasunean, norbere jatorrizko hiri edo herrialdetik atera beharra, gurasoen banantzea, nerabezaroko aldaketa fisiko eta emozionalak… galera esanguratsuak guztiak ere, benetako dolu-prozesu batetik igaroko balira bezala gainditu beharko dituztenak.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zuzendaria: Miguel Olmeda
  • Zuzendari-laguntzailea/ Koreografia: Eguzki Zubia
  • Antzezleak: Eneritz García, Iker Legarda eta Beñat Aristi
  • Argi eta soinu-teknikaria: Fer Pérez
  • Argien diseinua: Tom Donnellan eta Danolux
  • Eszenografiaren diseinua: Taupada Multimedia
  • Eszenografia gauzatzea: Eskenitek, S.L.
  • Soinu-banda eta ikus-entzunezkoak: Taupada Multimedia
  • Koordinazio teknikoa: Carmen Di Bella
  • Administrazioa: Zurine Martín
  • Produkzioa: Maite Leanizbarrutia
  • Web Orrialdea: Alma Digital
  • Testuak: María Velasco
  • Euskarazko bertsioa: Julia Marín

--

LANTEGIA IRAKASLEEKIN: Urtarrilak 25 enero– 18:00

DBH-rako ikuskizuna

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaPikor Teatro
  • Data 2022(e)ko otsailaren 7(e)tik 2022(e)ko otsailaren 8(e)ra
  • OrdutegiaOtsailak 7 eta 8 / 9:00 - 11:30
  • Lekua Beñat Etxepare Antzokia
    Zuberoa plaza, 1
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Beñat Etxepare Antzokia

Non

Euskadi, auzolana