Euskadiko Orkestra: "BEETHOVEN + Bartok + Mérah"

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Otsailak 9
  • Euskadiko Orkestra: "BEETHOVEN + Bartok + Mérah"

PROGRAMA: BEETHOVEN + Bartok / Mérah

J. Mérah
Jakinduriaren usaina   [17'] 
(Elkano: Mundubira musika bidelagun proiektua)
 
B. Bartok
Pianorako 3. kontzertua   [23']
 
L.V. Beethoven
7. Sinfonia   [36']
  • Mei-Ann Chen, zuzendaria
  • Varvara, pianoa
Elkano: Mundubira musika bidelagun proiektua ere pandemiaren gorabeherak gainditu eta aurrera doa bere ibilbidean. Oraingoan, zikloaren hirugarren zatia ezagutuko dugu: Jakinduriaren usaina, Joël Mérah egilearena. Horren ondoren, Bela Bartok hungariarraren azken obra helduko da: Pianorako 3. kontzertua. Lan horretan ageri den ideia musikalen uholdean lirismoa eta lasaitasuna ditugu, eta horrexek bereizten du hungariarraren aurreko bi kontzertuetatik, zeinak garratzagoak baitira. Varvara izango da interpretea, 2012ko Geza Anda lehiaketako irabazlea. Varvarak mundu osoan du ospea, bere interpretazio kalitatezko eta bereziengatik. Horren ondoren, Mei-Ann Chen zuzendariak gidatuko du Beethovenen 7. Sinfonia; Wagnerrek «dantzaren apoteosia» deitu zion sinfonia horri, erritmoaren kontzepzio magistrala dela eta. Mei-Ann Chen ezaguna da Estatu Batuetako musika-zirkuituan, eta Chicago Sinfoniettako eta Taiwango Orkestra Sinfonikoko titularra da.
Kursaal

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Otsailak 9
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Kursaal
    Zurriola Pasealekua, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa10 < 35 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Kursaal

Non

Euskadi, auzolana