"Algún día todo esto será tuyo"

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko Otsailak 11
  • "Algún día todo esto será tuyo"

Algún día todo esto será tuyo lanak Crónicas ibéricas trilogia ixten du. Bertan Club Caníbalek Espainiako izaera azaleratzen du. Herrialde honen idiosinkrasiari buruzko kritika gordina. Aberriko kide izateari utzi ezin diotenekiko hurbiltasun eta maitasunez.

Hirugarren ikuskizunak El Corte Ingléseko presidentearen azken egunak disekzionatzen ditu, Espainian boterearen isla baita. Chiqui Carabanteren dramaturgiak eta zuzendaritzak berriz azpimarratuko ditu iragan errotua eta orainaldi lizundua. Eta hori guztia konpainiaren armarik eta nortasunik onenarekin: umorea. Umore beltz neoerrealista Espainiako tradizio komikoarekin elkartzen da, Gilatik Berlangara.

  • Konpainia: Club Caníbal
  • Antzerkigintza eta zuzendaritza: Chiqui Carabante
  • Zuzeneko musika eta konposizioa: Pablo Peña
  • Antzezleak: Font García, Vito Sanz, Juan Vinuesa, Pablo Peña / Laura Nadal (zuzeneko musika)

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana