Semeak jakin berri du aita izanen dela. Aitak jakin berri du zahartzaroko dementzia duela. Ahanzturaren menpean erori baino lehen, semea aitarengana doa kontuak eskatzeko, eta prest dago boxeo-borroka bat jokatzeko. Kolpez kolpe aterako dira azalera urteetan isildutako minak eta beldurrak. Hainbeste baitago jokoan! Gizon “ahula’ eta gizon “indartsua’ buruz buru elkarren aurka. Semeak dena du irabazteko; aitak, dena galtzeko.