Iñaki Diéguez Akustik Trío

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Otsailak 11
  • Iñaki Diéguez Akustik Trío

Iñaki Dieguez (akordeoia), Angel Unzu (gitarra-bouzoki) eta Iker Telleria (perkusioa) musikari gisa ibilbide luzea duten artistak osatzen dute formazio berri hau, eta folk moderno eta freskoaz jantzitako kontzertua eskainiko dute. Kontzertuaren errepertorioa, bere aldetik, Dieguez akordeoilariaren konposaketek osatuko dute, eta Euskal Herriko musika tradizionala jazz edo teknoarekin nahastuko da ekimen honetan. Beraiekin batera Oinkari dantza taldeko dantzariak arituko dira.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana