"Gran Bolero"

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko Otsailak 12
  • "Gran Bolero"

El Canal eta Mercat de les Flors antzokiek batera ekoitzita, Gran bolero antzezlanean Madrilgo 6 dantzari eta Bartzelonako beste 6 elkartu dira 1928ko Ravelen partitura ospetsua berraztertzeko. Espainiako dantza tradizionalean oinarritzen den orkestra-entsegua da. Gran bolero eusteko ahaleginari eta plazerari buruzko lana da; gozatzetik nekera pasatzen den dantza setatia, partekatzen ditugun denbora eta espazioa, bizia eta iheskorra, bihozkada eta sosegua ospatzeko dantza.

Jesús Rubio Gamo (Madril, 1982) da dantzaria eta koreografoa. Bere lanak honako festibal hauetan ikusi ahal izan dira: Parisko Chantiers d’Europe eta Théâtre de la Ville; Festival Brandhaarden, International Theatre Amsterdam; Duediako Dantza Sare Nazionala; Escena Contemporánea (Madril); Hay Festival (Arequipa) edo Festival Roma Europa.

2020ko Max Saria dantza ikuskizun onenari

  • Ideia, zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Jesús Rubio Gamo
  • Dantzariak: Alberto Alonso, Eva Alonso, Albert Barros, Agnès Balfegó, Natalia Fernandes, María Hernando, Joel Mesa, Iván Montardit, Clara Pampyn, Carlos Peñalver, Jose Ruiz, Paula Tato
  • Musika: José Pablo Polo. Boléron oinarrita / Basado en Boléro / (Maurice Ravel)

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana