Keia + Serge

Zarautz 2022(e)ko Otsailak 18
  • Keia + Serge

SERGE

Lan berriarekin pauso erraldoi bat eman du SERGEk. Gari Berasaluzeren olerki sortarekin ondutako Enarak itzuli dira estreinako diskoarekin abiatu zuen bere bakarkako hegaldia. Orain, aldiz, norbere iparrorratza erabiltzearen hautua egin du, bere odol eta izerdiz idatzitako abestiekin, gainezka egiten zieten sentimenduekin, askoz ere proiektu pertsonalagoan.

Debuteko lanean bezalaxe, Zestoako Gaztain estudioan aritu da grabatzen Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean, 2019ko ekaina eta uztaila bitartean. Zortzi dira Leihotik mundura osatzen duten abestiak. Entzulea konplize eta bidaide hartzeko adina indar duten istorioak dira, luma delikatuarekin eta poetikoarekin idatziak. Bere doinuek, badute argi izpirik behelaino artean. Itxaropenari zabalduta dagoen leihoa ere bada mundura atera duena, udaberrian berriro enarak itzul daitezen. Baldin eta inoiz joan badira...

KEIA

Keia talde jaioberria da, baina esperientzia handiko musikariak biltzen dituena. Ane Arruti zarauztarrak gidatuta eta bere kantuak oinarri hartuta, hirukote oñatiar sendoaren babesa dauka ondoan, Latzen, Potemkin, Sharon Stoner, Sorkun, Lenao edo Amonal taldeetan aritutakoak, besteak beste. 

Taldekideak:

Ane Arruti - ahotsa eta gitarra

Egoitz Olalde - bateria


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana