Donostik Kulturako Arte Eszenikoetako Neguko Programazioa (2022ko urtarriletik martxora)
Gizon izatera behartu ninduten, nahitaez, edo bestela esanda, emakume ez izatera. Irudi luke gizon batentzat gerta litekeen gauzarik okerrena horixe dela, emakume izatea. Eta ikasi egin behar izan nuen zer den gizon izatea, eta ikasi egin behar izan nuen zer den emakume izatea.
Isabel Vázquez da performance honen sortzailea, koreografoa eta zuzendaria, eta David Barrera, David Novoa, Arturo Parrilla, Javier Pérez, Baldo Ruiz eta Indalecio Séura dantzariak dira protagonistak. Obrak hiru sari irabazi zuten 2018ko Premios Lorca sarietan: Dantza Ikuskizun Onenari, Koreografia Onenari eta Dantzako Interprete Gizonezko Onenari.
Informazio gehiago: La maldición de los hombres Malboro
Argazkia: Luis Castilla