"Leihoak"

Berriz 2022(e)ko Otsailak 18
  • "Leihoak"

Jolasaren bidez, bizitzako lehendabiziko urteetako irudien eraikun­tza eta deseraikuntza gogora dakarren bidaia batean murgilduko dira ikus-entzuleak, imajinario magiko eta fantasiazkoa birsortuz. Itzaletatik argira, abstraktutik irudizkora, hainbat irudik adiskidetasunean bizitzearen esperientzia liluragarrian murgilaraziko gaituen jolas bat sortuko dute. Jakin-mina ezagutzaren ardatz gisa.

Ikuskizunaren dramaturgiak ere irakurketa bat izango du publiko helduarentzat. Bertan emakume batek abentura ezinbestekoa biziko du, galdutako jakin-mina berreskuratzea ekarriko diona. Horrela, berrikasi eta berriro hunkitzeko leku batera bidaiatuko du, artean neskato baten moduan jolasten zuen garai batera, eta bere haurtzaroaren lurraldean barneratuko da.

Istorioak Charles Dickensen Gabonetako Ipuinak ekar diezaguke gogora, non gure protagonistak, agian Mr. Scroge bezalaxe, leiho batean barna bidaiatuko duen, jolasean eta mundua deskubritzeko ametsetan zen neskato bat bizi zen garai eta leku batera.

  • DRAMATURGIA ETA ZUZENDARITZA: Jesús Nieto.
  • ANTZEZLEAK: Rosa A. García, Jone Amezaga/Miren Lizeaga.
  • JANTZIAK: Alejandra Calderón.
  • MUSIKA: Pedro Girao.
  • ITZULPENA: Juan Kruz Igerabide.
  • IRAUPENA: 60′.
  • IKUSLEA: +4 urte.
berriz.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana