ABAO-OLBE: "La Voix Humaine" + "Eine Florentinische"

Bilbao 2022(e)ko otsailaren 19(e)tik 2022(e)ko otsailaren 28(e)ra
  • ABAO-OLBE: "La Voix Humaine" + "Eine Florentinische"

La Voix Humaine

Andre bat, Elle (Hura) izenez ezaguna, besterik gabe, bere maitearekin hizketan ari da telefonoz; bost urteko harremanaren ondoren, hura beste emakume batekin ezkonduko da biharamunean. Elkarrizketa, benetako lotura dramaturgikorik gabeko zenbait unez osatua, behin baino gehiagotan etengo da telefono-linearen mozketen ondorioz. Cocteauren beraren esanetan, "emakume oso maitemindua da, besterik gabe, baliabide intelektual gutxikoa, baina amaierara arte borrokatuko dena gizonak aitorpen zintzoa egin diezaion eta horrela, behintzat, aurreko maitasunaren oroimen garbia salba dadin".

Hura ohean etzanda dago. Jaikitzeaz batera, kalera irteteko keinua egingo du, baina orduantxe telefonoak joko du. Interferentziek elkarrizketa eragotziko dute, tartean beste pertsona batzuen ahotsak entzuten baitira. Solasaldian, Martherekin igaro duen eguna gogoratuko du, eta nola joan den jantzita kontatuko dio gizonari. Honek bidali izan dizkion gutunak berreskuratu nahi dituela esango dio, eta andreak, bihotza uzkurturik, itzuliko dizkiola hitzemango dio. Gizonak andrea halako egoeran erakusten ari den adorea miresten du, eta, aldi berean, desesperazio sakona antzematen dio; bien arteko haustura eragin izana egozten dio bere buruari, baina andreak diotso ez duela inolako errurik, eta bien arteko topaketa gogoratzen jarraitzen du. Andreak jakingo du, harriduraz jakin ere, maitea biharamunean etorriko zaiola gutunen bila. Telefono-linea berriro etengo da, eta andrea gizona beste aldean irudikatzen hasiko: haren jarrera, haren arropa. Alabaina, gauza bera ez egiteko eskatuko dio, minak jotako pertsona bat besterik ez lukeelako ikusiko. Telefono-linea eten egin da. Andreak berriro deitu dio, baina operadoreak esan dio gizona ez dagoela etxean: benetan, jatetxe batetik hots egin dio.

Komunikazioa berrezarritakoan, andreak gezurra esan duela aitortuko du: egiatan, ez da kalera irten, eta arratsalde osoa gizonaren deiaren zain egon da. Desesperatuta, bere bila joatekoa zen. Bezperan, bere buruaz beste egiten saiatu da, pilulak irentsiz. Gero, Martheri deitu, eta hark sendagilea bidali zion. Lagunak egun osoa zaindu du, harik eta etxetik bota duen arte, hainbeste espero zuen deia jasotzea eragotziko ote zion beldurrez. Bere maitearekin hitz egiteak lasaitu egiten du. Atsekabez diotso asko sentitzen duela halako gertakari bat kontatu behar izatea, baina hainbeste sufritzen ari da, ezen ezin duen saihestu. Bi egun lehenago, bakarrik egin du lo, lehenengo aldiz, telefonoari itsatsita. Bien arteko harremana hautsita, bere bizitzak ez du inolako zentzurik. Atzerriko ahots baten interferentziak amaitzen direnean, andreak ikaratuta dakar gogora egoera, bata bestearengandik urrun daudelako nahigabetuta. Linea berriro eten eta handik gutxira berrezarri egingo da. Telefonoaren kablea lepo inguruan duela, ez duzu eskegitzeko kemenik. Betiko banandu baino lehen, andreak erregutuko dio gizonari ez joateko emaztearekin biak elkarrekin egon ziren hotelera. Orduan, gizonak eskegiko du telefonoa, "Maite zaitut" mingarria entzun bitartean. Etsita, lurrera eroriko da.

Eine Florentinische

Istorioa Florentzian dago kokatua, XVI. mendean. Porrot egin duen negozio-bidaia baten ostean etxera itzulitakoan, Simone merkataria txundituta geratuko da emaztea ezezagun batekin aurkitzean. Laster jakingo du gizona Guido Bardi dela, Florentziako dukearen seme eta oinordekoa. Nahiz eta Simonek azkar asko ulertuk duen zein den Guidoren bisitaren benetako xedea, itxurak egitea erabakiko du, hots, etsaia gonbidatu noble eta balizko bezero gisa tratatzea. Guidok erantzun desatseginak emango dizkio Simoneri, eta nabarmenki adeitsu agertuko da Biancarekin; emakumeak ere gustura onartuko ditu haren ageriko maitasun-intsinuazioak.

Simoneren ironiazko txantxak gero eta mehatxagarriagoak dira. Guido agur esatear dagoela, Simonek, erdi txantxetan erdi serioski, dueluan aritzeko erronka egingo dio. Biancak senarra hiltzeko eskatu dio Guidori, baina borrokan, lehenengo ezpatekin eta gero dagekin, Simonek aurkaria armagabetzea, zauritzea eta, azkenik, itotzea lortuko du. Simonek Biancari begiratzen dionean, senarraren eta maitalearen artean ikusi berri duen eszenagatik antzaldatua dirudienari, emakumeak galdera harrigarri bat egingo dio. Gizonak emaztea besarkatu, eta beste galdera batekin erantzungo dio, itaun txundigarria hau ere.

abao.org/

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2022(e)ko otsailaren 19(e)tik 2022(e)ko otsailaren 28(e)ra
  • OrdutegiaOtsailak 19: 19:00. Otsailak 22, 25 eta 28: 19:30
  • Lekua Euskalduna Jauregia
    Abandoibarra Etorbidea, 4
    Bilbao
  • Zenbatekoa39 €tik aurrera
  • Sarrerak Erosi
  • Web Euskalduna Jauregia

Non

Euskadi, auzolana