Katixa Agirre & Maite Larburu: "Kax-kax-kax"

Bilbao 2022(e)ko Otsailak 21
  • Katixa Agirre & Maite Larburu: "Kax-kax-kax"

Kax-kax-kax! Nor da? Txiste baten hasiera.

Kax-kax-kax! Nor da? Urak apurtu eta banator mundura.

Kax-kax-kax! Nor da? Beste ate bat. Eta beste bat. Zer da bizitza ba? Ateen segida. Batzuk zabaltzen dira, beste batzuk ez, zabaldu arren batzuetan, atalasean geratzen gara, ezin ausartuta.

Kax-kax-kax! Nor da? Atea igarotzera goaz baina oina geratzen zaigu atrapatuta. Ate birakariak zer dira ba? Behin eta berriro kontatzen diren txisteak.

Kax-kax-kax edo kar-kar-kar? Atea jo dut eta ireki egin da. Nor da? Barrutik ari nintzen deika.

Katixa Agirre eta Maite Larburu ateen bueltan ibiliko dira, kontu eta kantu.

Baina nork kantatuko du zer? Nork kontatu?

Kantuak kontu, lurrikaren ostean ateburuak besterik ez dira geratzen zutik. Hala dio esamolde zaharrak. Baina ez sinetsi kontatzen dizuten guztia, ez baita beti egia…

Sartu barruraino edo kanpoan geratu… badaezpada ere!

  • Kantuak eta kontuak: Katixa Agirre, Maite Larburu

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana