Euskadiko Orkestra: "BERNSTEIN + Zhou"

Pamplona/Iruña 2022(e)ko Otsailak 22
  • Euskadiko Orkestra: "BERNSTEIN + Zhou"

PROGRAMA: BERNSTEIN + Zhou

L. Bernstein
West Side Story. Dantza sinfonikoak   [24']
 
T. Zhou
Orkestrarako kontzertua   [35']
 
L. Bernstein
2. Sinfonia, 'Antsietatearen aroa'    [35']
 
  • Robert Treviño, zuzendaria
  • Yulianna Avdeeva, pianoa
 
Robert Treviñok Estatu Batuetako musikari buruzko programa bat zuzenduko du, non Leonard Bernstein izango baita ardatza, konpositore modura ondu zituen obren alde estetiko zabala omentzeko. Hala, West Side Story obrako «Dantza sinfoniko»-en distira herrikoi eta jazzetik gertukoaren ondoren, bizi-gogoeta sakonez beteriko 2. Sinfonia etorriko da. Horrek, W.H. Audenen Antsietatearen garaia du abiapuntu, gizarte aldakor eta industrializatu batean identitatearen bilaketari buruzko egloga bat. Bernsteinekin batera, Estatu Batuetan arrakasta handia izaten ari den sorkuntza kontenporaneo bat aurkeztuko du Treviñok, Euskadin lehenengo aldiz: Zhou Tian musikagile txinatar-estatubatuarraren Orkestrarako kontzertua. Egileak, «orkestra sinfonikoari amodio-gutun bat» idatzi nahi izan zion partitura indartsu, tonal eta melodiko horren bidez.
Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana