"Museos con gafas violetas": Marian López Fernández-Caoren hitzaldia

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Otsailak 22
  • "Museos con gafas violetas": Marian López Fernández-Caoren hitzaldia

"Baginen Bagara. Emakume Artistak: Ikusgarritasun(ez)aren logikak"

Zer ekintza erakusten dituzte museoek? Zeintzuk ezkutatzen dituzte? Nortzuk dira protagonistak? Nortzuk dira bigarren mailako aktoreak? Nortzuk dira bisitariak, ikusleak? Non daude emakumeak museoetan?

Galdera horiek duela hainbat hamarkadatik kulturaren esparruan egin gabe dagoen eztabaidari helduko dio Lópezek, museoek eredu, jokabide eta figura garrantzitsuen transmisore gisa duten eginkizun hezitzaile eta sozializatzailea azpimarratuz. 

Duela hiru hamarkada baino gehiagotik, feminismoa genero-ikuspegitik – eta justizia sozialetik – museoen egitura eta diskurtso sinbolikoa aztertzen hasi da. Azkenik, desberdintasun-diskurtsoen transmisoretzat jo ditu. Aldi berean, apurka-apurka, museoetan jende gehiago hasi da aztertzen ze elementu birpentsatu behar diren, zeintzuk  zer birkonfiguratu eta zeintzuk erabat eraldatu.

Hitzaldi honetan museoak nola deseraikitu aztertuko da, kasuren baten azterketari ekinez, eta erakundea berritzen hasi diren ekimen batzuk erakutziz.

Con Gafas Violetas, Laura Freixasek zuzendutako zikloa da.

Baginen Bagara erakusketako jardueren programako hitzaldia.

Streamingez ikusgai izango da.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2022(e)ko Otsailak 22
  • Ordutegia19:00
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan, leku guztiak bete arte
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web San Telmo Museoa

Non

Euskadi, auzolana