"LOF Ladies On Fight"

Bilbao 2022(e)ko Martxoak 2
  • "LOF Ladies On Fight"

LOF Ladies on Fight dantza-ikuskizun tragikomikoa da, eta emakumezkoen borroka librearen formatua du. Ring bat, lau borrokalari, final bat, eta batek bakarrik irabaz dezake.

Dantza eta umorea uztartzen dituen borrokaldian zenbait gai jarriko dira soken kontra: prekarietatea, lehiakortasuna, eguneroko sexualizazioa… Ikusiko dugu borrokalariak noraino heltzeko gai diren irabazle izateko. Nor duzu gogokoen?

Sorkuntza eta testuak: Eva Guerrero
Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Leire Otamendi, Begoña Krego, Helena Wilhelmsson eta Estibaliz Villa
Koreografia: Talde-sorkuntza
Jantzien diseinua eta artea: Azegiñe Urigoitia
Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
Musika-konposizioa: Nerea Alberdi eta David S. Damián
Makillajea eta ile-apainketa: Iratxe Artaza eta Ana Vega
Produkzioa: Jemima Cano
Diseinu grafikoa: Higi Vandis eta Curruscu
Banaketa: Rocío Pindado-Portal 71
Laguntzaileak: Alvaro Orellana eta Nerea Vesga Elizalde

Eskerrik asko: Javier Saezi eta modu batera edo bestera taldean eta antzezlanean lagundu duzuen guztiei.
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren dirulaguntza du eta babesle ditu Barakaldo antzokia, Getxoko Kultura sailaren Juana Bizkarra egonaldi artistikoa eta Garaion Sorgingunea.


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana