"ADELA ETA MARTIRIO BERNARDA ALBAREN ETXEAN"

Arrigorriaga 2022(e)ko Martxoak 4
  • "ADELA ETA MARTIRIO BERNARDA ALBAREN ETXEAN"

Emakumeak doluan, etxean giltzapetuta. Maitasunari eta askatasun faltari aurre egiteko bi modu. Martiriok, familia osoaren aurrean salatu eta gaitzetsi egiten du Adela ahizpa txikiaren ausardia, García Lorcaren La casa de Bernarda Alba obran. Klasiko honen egokitzapena gaur egun hilda dauden bi emakume hauen ikuspegitik helduko zaigu.

Erreferentzia klasikoak eta gaur egungoak biltzen dituen eta testuko poesia irudietara eramaten duen pieza dramatikoa, eszenaratze espresionista eta umoreari lekua emango dion estetika esperpentikoarekin. Aurkako poloen arteko bidea, musikala, groteskoa eta poetikoaren artean dabilena.

Antzezlanaren indar espresiboa, maquillaje maskarek, zuzeneko musikak, kanta ikonikoek eta elementu eszenikoen manipulazio eta transformazioan datza. Etengabe bateratu eta nahasten diren elementu hauek asoziazio bitxi, analogia eta metafora bisualak eratuko ditu, pertzepzio arrazionalistarekin iritsi ezin genukeen errealitatearen segmentu horietan sartzea lortzeko.

Fitxa

  • Jatorrizko ideia: Nerea Ariznabarreta eta Virginia Galván
  • Sorkuntza: Nerea Ariznabarreta eta Saioa Iribarren
  • Testua: Nerea Ariznabarreta. Fernando Mendizabal eta Garazi Ugaldek, Federico García Lorcaren “La casa de Bernarda Alba”ren itzulpenetatik abiatuz eta sorkuntza prozesutik eratutakoa
  • Zuzendaria: Saioa Iribarren
  • Zuzendari laguntzailea: Nerea Ariznabarreta
  • Antzezleak: Nerea Ariznabarreta eta Irene Hernando
  • Argi diseinua: Miraim Ubanet
  • Argi teknikaria: M. Victoria Rosa
  • Eszenografia: Rut Arco eta NAITA Produkzioak
  • Jantziak: Estudio 14 eta NAITA Produkzioak
arrigorriaga.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2022(e)ko Martxoak 4
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Lonbo Aretoa
    Urgoiti Pasealekua, 3
    Arrigorriaga
  • Zenbatekoa9 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Lonbo Aretoa

Non

Euskadi, auzolana