Fuel Fandango

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Martxoak 4
  • Fuel Fandango

Donostik Kulturako Arte Eszenikoetako Neguko Programazioa (2022ko urtarriletik martxora)

Fuel Fandango du izena Alejandro Acosta "Ale" ekoizleak eta Cristina Manjón "Nita" kantari kordobarrak osatutako bikoteak. Aurkeztu berri dute Romances EP berria, kanta argitaragabez osatua, non zenbait artistaren laguntza izan baitute. Besteak beste, María José Llergo edo Mala Rodríguezena.

Pandemiaren aurretik, Fuel Fandangok Origen aurkeztu zuen (Warner), taldearen laugarren albuma, zeina lehen postuetara iritsi baitzen zerrendetan. Ezin hobeto jantzitako proposamena, kanten hezurdura perkusio afrikarrak, gitarra espainiarrak, kaxoi flamenkoak eta musika urbanoak osatzen baitute. Hitzek eta doinuek agerian jartzen dute etorkizuna iragana ere badela; modernotasunean bizirik irauteko, jatorrira itzuli beharra dagoela apika.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana