"The Primitals"

Zumarraga 2022(e)ko Martxoak 4
  • "The Primitals"

Lurra izan daitekeen planeta bateko lau aborigen igo dira agertokira, ikusleak konkistatzeko prest, espazioan eta denboran egindako bidaietan xurgatu dituzten hamaika generotako musikaz blai.

Yllana eta Primital Bros elkartuta, ikusleak harri eta zur utziko dituzte a capela musikal dibertigarri honekin. The Primitals tribu zertxobait disfuntzional baten historia bitxi bezain surrealista da, barne-gatazkak, handitasun-nahiak, desoreka mentalak eta milaka urteko farmakopea dituen tribuaren historia. Xamanismoa lau ahotsetara, tragikomedia a capela eta antzinako abangoardismoa.

Informazio gehiago: Yllana

  • Ideia: Yllana & Primital Brothers
  • Zuzendaritza: Joe O´Curneen
  • Antzezleak: Íñigo García Sánchez, Pedro Herrero, Adri Soto, Manu Pilas
  • Musika zuzendaritza eta moldaketa: Santi Ibarretxe
  • Musika sorkuntzan laguntzaile: Manu Pilas
  • Jantzien diseinua: Tatiana de Sarabia
  • Argiztapenaren diseinua: Roberta Guarino
  • Soinuaren diseinua: Alberto Fernández
  • Komunikazioa eta prentsa: Rosa Arroyo, Esther Pascual
  • Ekoizpena: Mabel Caínzos, Isabel Sánchez
  • Disenu grafikoa: Daniel Vilaplana
  • Argazkia: Julio Moya

SARRERAK

Sarrerak 10 euroko kostua izango du, eta 9 ikuskizuneko bonoa erosi ahal izango da 70 euroren truke, baita euskarazko emanaldien bonoa ere 35 euroren truke. Gainera, Gazte Txartela dutenek 7 eurotan erosi ahal izango dituzte sarrerak.

"Gazte ordua" ere ezartzen da, eta 30 urtetik beherakoei aukera ematen zaie azken ordu erdian sarrera eskuratzeko, 5 euroren truke.

Sarrerak zenbakidunak izango dira eta aurrez erosi ahal izango dira Zelai Arizti aretoko leihatilan, makinan eta online.

Bonuak urtarrilean erosi ahal izango dira kultur etxean:

- 10, astelehena: 10:00 – 13:30 / 15:00 – 18:30
* 2021eko bonUa mantendu eutsi nahi dutenentzat. Nahitaezkoa da 2021eko bonua aurkeztea.

- 12, asteazkena: 10:00 – 13:30 / 15:00 – 18:30
* 2021ean bonua izanda aldatu nahi dutenentzat. Nahitaezkoa da 2021eko bonua aurkeztea.

- 15, larunbata: 10:30 – 13:00
* Aurten bonua lehen aldiz erosi nahi dutenentzat eta euskarazko emanaldietarako bonoa erosi nahi dutenentzat.

urretxu.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana